Al abrigo de la Sierra Urbasa-Andía

Turismo Rural Navarra · Tierras de Iranzu

Euskara

Síguenos en Twitter Instagram

Estás en: HASIERA · MAPA ELKARRERAGILEA · OSTATUAK » Txipertxenekoa Landa etxea (Jaitz)

Txipertxenekoa Landa etxea (Jaitz)

Txipertxenekoa Landa etxea (Jaitz)
Txipertxenekoa Landa etxea (Jaitz)

Jaitz herrixka zoragarrian, Urbasa Andiako Parke Naturalaren bihotzean eta iturburu naturaleko gatzagetatik gertu kokatua. Txapitula-formako Landa Etxe honek 4 logela bikoitz (3 bi oherekin eta bat ohe bikoitzarekin), bi bainugela ditu, bitrozeramika, arropa garbigailu, ontzi garbigailu, mikrouhin labe, telebista, DVD eta egurrezko sutegidun sukalde-egongela-jangela batez gain.
BERRIKUNTZA IZUGARRIA: geuk gure bezeroentzat propio eginiko “TXIPER” gida praktikoak. Lizarra eta inguruak (Irantzu eta Iratxe), Olite, Leire, Xabier, Lunbier-eko Arroila, Sos del Rey Católico, Bardeak. Urbasa eta Andia, Urederra ibaiaren iturburua eta prestatzen ari garen beste hainbat lekuri  buruzko informazioa. BTT eta oinezko ibilbideak.
 
MASKOTAK: BAI
EZINDUENTZAKO IRISGARRITASUNA: Ez
Barne ekipamendua:Berogailua, Tximinia, dekorazioa landua, DVD/Bideoa, Maskotak, telebista egongelan. 
Kanpo ekipamendua: Aparkalekua, barbakoa, ikuspegi zoragarriak, eraikin historikoa, lorategiko altzariak.
 
Landetxean zaudeten bitartean Alepo, iturburuko gatzez eta kalendulaz eginiko xaboiez gozatu ahal izango duzu.
JAITZ: 683mko altueran kokaturiko 115 biztanleko herrixka. Iruñeatik 27 eta Lizarratik 23kmtara kokatua dago. “Ibai Gazi”ko urak  eta herrira iristen diren beste hainbat iturri gatza produzitzeko erabiltzen dira, jarduera honek herria ezaugarritzen duelarik, izena ere bertatik datorkio. Inguruaren edertasuna eta herriaren erdigunean aurki daitezken XVII eta XVIII. mendeko eta rokoko eta barroko estiloetan eginiko eraikinen balore historiko zein artistikoa erabat azpimarragarria da. Herriaren erdigunetik 500 metrora erak aurkituko ditugu, hauek, lurrunketaren bidez gatza lortzen den lakua dira. Dudarik gabe, Jaitzeko tradizioan mantendu den jarduerarik nabarmenena Gatzagena da. Nahiz hauetariko gehienak abandonatuak izan ziren, oraindik ere mantentzen da gatza produzitzeko artisau teknika. Gaur egun, gatzaga bakarra dago aktibo, familia enpresa txiki baten eskuetan hain zuzen ere, eta bertan gatza artisau eran produzitzen jarraitzen dute.
 
ALOKAIRUA OSORIK
GAITASUNA: 8+2
 
 
 

JARRI GUREKIN KONTAKTUAN HONAKO ESTEKA HAUETAN KLIKATUZ:

TEL: (0034)  619 624 235
HELBIDE ELEKTRONIKOA:  info@txipertxenekoa.com
WEB: www.txipertxenekoa.com
ERRESERBAK: www.txipertxenekoa.com/reservas.html

TXIPERTXENEKOA LANDA ETXEA ARGAZKIAK

Salón Cocina Dormitorio Dormitorio Dormitorio

Turismo rural en Navarra · Tierras de Iranzu