Al abrigo de la Sierra Urbasa-Andía

Turismo Rural Navarra · Tierras de Iranzu

Euskara

Síguenos en Twitter Instagram

Estás en: HASIERA · MAPA ELKARRERAGILEA · OSTATUAK » Riezu etxe jauregia ( Errezu)

Riezu etxe jauregia ( Errezu)

Riezu etxe jauregia ( Errezu)
Riezu etxe jauregia ( Errezu)

Birgaituriko XVI. mendeko Etxe-Jauregi hau Errezun dago, Ubagua ibaiaren ondoan (125 biztanle) eta lorategi zabal bat dauka.
 
“Bianako Printzea” fundazioak babesturiko jauregi honen inguruan aurkitu den dokumentaziorik zaharrena 1589ko Iruñeako artxiboetan dago, eta hauen arabera Errezuko kondeen mezenasgopean eraikia izan zen.
 
Bigarren solairuan 4 logela handi ditugu, guztiak etxearen egitura tradizionala jarraituz birgaituak eta 5 zentzumenen gaiari jarraiki dekoratuak. Logeletako 2k  bainugela pribatua dute eta beste biek bainugela handi bat partekatzen dute.
60 m²ko egongela-jangelan sukalde ireki bat, tximinia, telebista, Wifi zerbitzua, mahai-jokoak, liburuak, informazio turistikoa eta zonaldeko mapa eta planoak aurkituko dituzu.
Noizbehinka freskagarri, garagardo eta ardoz beterik egoten den hozkailua bat ere badaukagu. Nafarroako ardo sorta zabala eta zonaldeko artisau produktuak eta produktu ekologikoak ditugu. 300 m²ko lorategi itxiaren aurreko aldean altzariak aurkituko dituzu, eguzki guneetan nahiz itzaletan.
Gu etxearen lehenengo solairuan bizi gara. 
 
ERREZU Andiako mendilerroaren magalean kokatua dago. Gure herritik hasten da Ubagua ibaiaren iturburura doan ibilbiderik polit eta entzutetsuenetariko bat. Gainera, Urbasa-Andiako Parke Natural osoa hegaztien behaketarako interes handiko zonalde gisa izendatua dago, bertan hegazti harrapari espezie ugari aurki daitezkeelarik. Gure landa etxeak Club Birding Navarra taldearen babesa du. Ornitologoak hegaztien behaketarako entzutetsuenak zein ezezagunenak diren txokoetara laguntzeko gidari zerbitzua eskaintzen dugu. Mendian tximeletak, orkideak eta ezpela, basarana, ipurua, etab. bezalako beste hainbat landare espezie aurki litezke.
 
 
 
ALOKAIRUA: GELAKA
Plaza erabilgarriak: 8+4
 

JARRI GUREKIN KONTAKTUAN HONAKO ESTEKA HAUETAN KLIKATUZ:

TEL: (0034) 600 405 660/ (0034) 948 542 312
 HELBIDE ELEKTRONIKOA: esteban@terrezu.com
WEB: www.palacio-riezu.com
ERRESERBAK: www.palacio-riezu.com/esp/reservatiesesp.php

Riezu etxe jauregia ( Errezu)

Fachada Dormitorio Salón Dormitorio 2 Jardín

Turismo rural en Navarra · Tierras de Iranzu