Al abrigo de la Sierra Urbasa-Andía

Turismo Rural Navarra · Tierras de Iranzu

Euskara

Síguenos en Twitter Instagram

Estás en: HASIERA · MAPA ELKARRERAGILEA · OSTATUAK » Laguao landetxea

Laguao Landaetxea

Laguao landetxea

Laguao landetxea

Gure etxea Abartzuza herrian kokaturik dago, bertan, soilik ura gustatzen zitzaion gizon bat bizi zen, hori dela eta, herritar guztiek “Casa del aguao” gisa ezagutzen zuten, denborarekin “Casa Laguao” izatera pasatu zelarik.

  • Landetxeak etxearen beheko solairua eta goikoa okupatzen ditu. Logelaka alokatzen da.
  • Beheko solairuan Bodega Ostatua daukagu, oso egokia bikoteentzat. Logela bikoitza, komuna eta telebista, DVD eta futbol-mahai-dun egongela dituelarik. Apartamentu txiki bat bailitzan.
  • Lehen solairuan berriz, Dulantz Ostatua, seme-alabadun bikoteentzat edota 4 edo 5 pertsonako taldeentzat gomendatua; bi logela bikoitz eta bakarkako bat, komuna eta mahai-joko, telebista eta DVD-dun egongela ditu. Hau ere apartamentu txiki bat bezalakoa da.
  • Aipaturiko bi ostatu hauekiko guztiz idenpendentea da sukaldea daukagu eta bisitariaren eskura dago, inolako kosturik gabe  erabili dezan. Gainera, etxeko sarreran jolaserako espazio bat aurki daiteke, hainbat joko eta jostailuz hornitua, edonork bertan goza dezan. Bere 7 plazekin, etxe osoa ere alokatu daiteke.

 

ZERBITZUAK

  • Gosari, bazkari eta afari zerbitzua ere eskaintzen dugu.
  • Haurrak izan ezkero, landetxean baditugu: sehaskak, paseorako karroa, oherako barrera, “sábana fantasma”…
  • Baratze txiki bat ere badaukagu, non sasoiko produktuak jasotzen lagun gaitzakezun ondoren hauek dastatu ahal izateko.
  • Jaitz-en, gure gatzaga daukagu eta bertan, iturburuko urarekin gatza produzitzen dugu. Prozesua ezagutu ahal izateko bisitak egin daitezke, zur eta lur geldituko zarete!

ETXEAREN HISTORIA 
Laguao Etxea laborantza etxe bat izan zen eta gaur egun guztiz eraberritua dago. Fatxadan harrizko armarri bat eta burdinaz eginiko Nafarroako armarria ditu.  

 

JARRI GUREKIN KONTAKTUAN HONAKO ESTEKA HAUETAN KLIKATUZ:

TEL: (0034) 66998599--948 520203
E-MAIL: casalaguao@gmail.com 
 WEB:www.casarurallaguao.com
ERRESERBAK:www.casarurallaguao.com/reservas.html

Laguao Landaetxea

Laguao Landaetxea Laguao landaetxea Laguao Laguao Landaetxea Laguao Landaetxea

Turismo rural en Navarra · Tierras de Iranzu