Al abrigo de la Sierra Urbasa-Andía

Turismo Rural Navarra · Tierras de Iranzu

Euskara

Síguenos en Twitter Instagram

Estás en: HASIERA · MAPA ELKARRERAGILEA · OSTATUAK » Kulunka enea Landa Etxea ( Ugar)

Kulunka enea Landa etxea ( Ugar)

Kulunka enea
Kulunka enea Landa Etxea

Kulunka enea Landa etxea maitasun handiz eta bertako arkitektura errespetatuz berreraikitako herriko etxe bat da. Eskuz eginiko eta antzinako altzariekin apaindua, baita margolan eta harriz eginiko eskultura eta tailekin ere.
 
Ugarren kokatua dago, Deierri haraneko herri txiki eta polita. Egun lasai batzuk pasa edo bestelako planak egiteko leku aparta; bertako bideetatik pasealdiak, mendi bueltak, Ugarretik bertatik joaten den Allozko urtegian bainu bat hartu edo uretako kirolak probatu...edo bestela, inguruko eskaintza turistiko zabalaz ere gozatu daiteke.
 

  • Etxea osorik alokatzen da, plaza erabilgarriak 6 eta bi ohe gehigarri ipini daitezke.
  • Bi solairutan banatua; beheko solairuan sukaldea, jantokia, egongela, komuna eta logela bat daude, bigarren solairuan, bi gela eta komuna.
  • Bezeroaentzako bakarrik den lorategia dauka barbakoa eta guzti.
  • Wifi sarera sarbidea dago.
  • Berogailua sistema zoru erradiatzaile motakoa da eta suaren goxotasunaz gozatzeko beheko sua ere badago.
  • Izara eta eskuohialak ematen dira, baita lehen beharretarako produktuak ere.
  • Liburu bilduma eta mahai jolasak daude.
  • Maskotak ongi etorriak dira.
     
    Ongietorria emateko oparitxo bat ematen da eta egonaldia antolatzen laguntzen saiatzen gara, gure gomendiak jasotzen dituen gida txiki bat ere emanez.
     

JARRI GUREKIN KONTAKTUAN HONAKO ESTEKA HAUETAN KLIKATUZ:


TEL: (0034)  657734578
E-mail: info@casaruralkulunkaenea.com
WEB: www.casaruralkulunkaenea.com/es/casa-rural-en-navarra
ERRESERBAK:  www.casaruralkulunkaenea.com/es/reservas

Kulunka enea Landa etxea ( Ugar)

Kulunka enea Kulunka Kulunka enea Kulunka enea Kulunka enea

Turismo rural en Navarra · Tierras de Iranzu