Al abrigo de la Sierra Urbasa-Andía

Turismo Rural Navarra · Tierras de Iranzu

Euskara

Síguenos en Twitter Instagram

Estás en: HASIERA · MAPA ELKARRERAGILEA · OSTATUAK » Irigoien Landa etxea ( Muez)

Irigoien Landa etxea ( Muez)

Irigoien Landa etxea ( Muez)
Irigoien Landa etxea ( Muez)

 Muez herrian, Gesalatz Bailararen bihotzean eta Allotz-eko urtegitik gertu, kokatua.
XVI. mendeko eraikin historiko-artistiko honek harrizko hormak eta egurrezko habeak ditu barnealdean. Herriko izkina batean kokatua, zereal sail eta fruitu arbolaz inguraturik, etxeak Andia mendilerroaren eta Allotz-eko urtegiaren ikuspegi zoragarriak ditu.
 
Etxeak 4 gela bikoitz, hauetako bat bainugela propioarekin, birentzako ohedun gela indibidual bat, 2 bainugela eta hornituriko sukaldea ditu.
Jangela eta egongela, telebista, mahai jokoak eta irakur-txokoarekin. Patioa eta altzariekin eta barbakoa batekin hornituriko lorategia. Aparkalekua. Berokuntza zentrala.
Barneko ekipamendua: Berogailua, dekorazio zaindua, DVD/bideoa, telebista egongelan.
Kanpoaldeko ekipamendua: Aparkalekua, barbakoa, ikuspegi zoragarriak, eraikin historikoa, lorategi itxia, lorategiko altzariak, patioa, berdegunea.
 
 
ZONALDEKO INFORMAZIOA:
Muez, Gesalatz ibarreko hiriburua da eta 53 biztanle ditu. Herriaren erdigunean kokatzen den Santa Eulalia eliza eta bere erretaula nagusia azpimarratu behar dira.
Honez gain, ibarreko kiroldegia bertan dago, baita frontoia, futbol zelaia eta igerileku munizipala ere (udaran irekitzen da).   
Ibilaldiak: Herritik gertu Goñi eta Ollo-ko Ibarrak daude, non Arteta ibaiaren iturburua eta Museo Etnografikoa aurkituko dituzun.
Xendazaletasun ekintzak burutu daitezke Elimendi edota Esparaz bezalako inguruko mendietan.
 
OSORIK ALOKATZEN DA
PLAZA KOPURUA: 10

JARRI GUREKIN KONTAKTUAN HONAKO ESTEKA HAUETAN KLIKATUZ:


TEL: (0034)  649526869/ 696057144
E-mail: casairigoienmuez@gmail.com
WEB: www.irigoien.com
ERRESERBAK:  www.irigoien.com/reservas.html

Irigoien Landa etxea ( Muez)

Salón Dormitorio Dormitorio Salón Salón

Turismo rural en Navarra · Tierras de Iranzu