Al abrigo de la Sierra Urbasa-Andía

Turismo Rural Navarra · Tierras de Iranzu

Euskara

Síguenos en Twitter Instagram

Estás en: HASIERA · MAPA ELKARRERAGILEA · OSTATUAK » Haritzalotz Landa etxea ( Zurukuain)

Haritzalotz Landa etxea ( Zurukuain)

Haritzalotz Landa etxea ( Zurukuain)
Haritzalotz Landa etxea ( Zurukuain)

 LANDA ETXEA NEKAZAL TURISMO JARDUERA ETA PAINTBALL-AREKIN.
 
Haritzalotz Landa Etxea Zurukuainen, Deierriren bihotzean, kokatua dago. Jabeek, xehetasun guztiak kontuan hartuz eraikia izan da. Gela guztiak solairu bakarrean aurkitzen dira, etxe osoa ezinduentzako irisgarria delarik, bainugela egokituak ditu eta baita lorategi handi bat ere, non barbakoa, parrilla, paellak egiteko lekua eta aire librean otorduak egiteko altzariak aurkituko dituzun. 
Barnealde erosoan, joko-gela (mahaiko futbolarekin), tximinia eta jangela dituen egongela handi batez gozatu ahal izango duzu. Gainera, hornituriko sukaldea, 5 logela eta 3 bainugela ditu.
 
 
Landa etxeak 5 logelatan banaturiko 12 plaza ditu (ohe gehigarriarekin). 3 bainugela: dutxadun 2 eta 1 bainerarekin, guztiz horniturik. Sukaldean etxetresnak eta sukaldeko tresneria guztia aurkituko duzu.
Jangelan luzatu daitekeen mahai handi bat daukagu 15 pertsonentzako eserlekuekin.
Jolas-geladun egongelan sutegia, sofa, telebista, liburuak eta jostailuak dauzkagu.
Lorategian eta portxean ping-pong mahaia, zabudun haur parkea, barbakoa eta lorategiko altzariak ditugu. 
Etxea ezinduentzat erabat irisgarria da.
Igerileku klimatizatua (partekatua) eta aparkalekua ditu.
Ez dira animaliak onartzen.
 
 
Gainera, gure etxea eta landa etxe soil bat, nekazal turismo landetxe bat baizik, hots, ostatuaz gain gure oilategia eta gure oliba eta zereal lursailak bisita ditzakezu. Guretzat plazer bat izango da gure bizimoduaren berri ematea, eta honez gain, taldean egiteko paregabea den ekintza bat eskaintzen dugu, PAINTBALL-a.
 
 
 
EZINDUENTZAKO IRISGARRIA.
ALOKAIRUA: Osorik
Plaza erabilgarria: 10+2


JARRI GUREKIN KONTAKTUAN HONAKO ESTEKA HAUETAN KLIKATUZ:
TEL: (0034)  948 54 10 67 / (0034) 629 844 607
E-MAIL: reservas@haritzalotz.com
WEB: www.haritzalotz.com
ERRESERBAK:www.haritzalotz.com/index.php

Haritzalotz Landa Etxea

Dormitorio Exterior Agroturismo. Granja de pollos Paint Ball Juegos Ping Pong

Turismo rural en Navarra · Tierras de Iranzu