Al abrigo de la Sierra Urbasa-Andía

Turismo Rural Navarra · Tierras de Iranzu

Euskara

Síguenos en Twitter Instagram

Estás en: HASIERA · MAPA ELKARRERAGILEA · OSTATUAK » Erbioz Landa Etxea ( Lezaun)

Erbioz Landa Etxea ( Lezaun)

Erbioz Landa Etxea ( Lezaun)
Erbioz Landa Etxea ( Lezaun)

Urbasa-Andiako Parke Naturalean, Lezaun herrian kokatua.
 
ERBIOZ-ek inguru zoragarri batean oporraldi lasai eta ahaztezin bat igarotzeko aukera ezin hobea ematen dizu. Gure etxean, erosotasun guztiekin eta inguru paregabe batean deskantsu egun batzuk pasatzeko beharrezko guztia aurkituko duzu. Maiatzetik irailera gure igerileku estalian baina zaitezke! Eta neguan aldiz, suaren inguruan eseri eta isiltasunaz gozatu.
 
 
Erbioz-ek, bere lau solairutan banaturik, 4 gela eta suite zoragarri bat eskaintzen dizkizu. Lurraren aurka eraikita dagoenez, “Los Cristinos” egongela hegoaldeko fatxadaren aldetik beheko solairua da, aldiz, iparraldekotik sotoa. Lorategia eta igerilekuaz gain bertan bainugela eta egurtegia ditugu. Sarrera nagusia beheko solairuan dago, baina, auto batentzako edukiera duen garajetik ere sar daiteke etxera. Hall-aren atzean Legarcel eta Aldaia gelak dauzkagu, hauek, baineradun bainugela handi bat partekatzen dutelarik.
Marmolezko eskailerari jarraiki bigarren solairura iritsiko zara. Hegoalderantz orientaturik dagoen Lubierri gelak hidromasajeko kabinadun bainugela propioa dauka. Beren aldetik, Obats gelak eta Arleze suite-ak komuna partekatzen dute.
Azkenik, dorrean estudio zoragarri bat daukagu, iparraldean balkoia eta hegoaldean terraza dituelarik.
 
 
OSORIK ALOKATZEN DA
PLAZA KOPURUA: 11

JARRI GUREKIN KONTAKTUAN HONAKO ESTEKA HAUETAN KLIKATUZ:

TEL: (0034)   646 724 646 / (0034) 948 562 531
E-mail: info@erbioz.com
WEB: www.erbioz.com
ERRESERBAK:  www.erbioz.com/contacto/

Erbioz Landa Etxea

Piscina cubierta Salón Terraza Dormitorio

Turismo rural en Navarra · Tierras de Iranzu