Al abrigo de la Sierra Urbasa-Andía

Turismo Rural Navarra · Tierras de Iranzu

Euskara

Síguenos en Twitter Instagram

Estás en: HASIERA · MAPA ELKARRERAGILEA · OSTATUAK » Artea Landa Etxea ( Abartzuza)

Artea Landa Etxea ( Abartzuza)

Artea Landa Etxea ( Abartzuza)
Artea Landa Etxea ( Abartzuza)
  • Artea Etxea Abartzuzan (Nafarroa) dago kokatuta, Urbasa eta Andia Mendilerroen magalean, eta Irantzuko Monasterio zistertarretik oso gertu, bisitatzeko oso gomendagarria dena.
  • Gure landa etxean 10 pertsonek har dezakete ostatu, baina haur batentzako ohe osagarria eta bi sehaska ere daude eskuragarri.
  • Beheko solairuan egongela-jantoki zabala, guztiz hornitutako sukaldea, logela eta komuna daude. Bertatik lorategi eta portxera igaro daiteke.
  • Bigarren solairuan hiru logela eta guztiz hornitutako bi komun daude. Toki lasaian dago kokatuta, Abartzuzako kanpoaldean, eta erlaxatzera eta atseden hartzera gonbidatzen duen artadi batez dago inguratuta.
  • Lorategia guztiz hornituta dago, barbakoa eta guzti. Wifi-a eta jolasteko lekua kanpoaldean.
  • Kokapen ezin hobean dago Nafarroa eta ondoko probintziak ezagutzeko. Iruñeatik ordu erdira dago eta Gasteiz edo Donostiatik ordu batera.

Abartzuza 563 herritarreko udalerria da, 567 metroko altueran kokatzen dena. Iparraldean Andia-Urbasa eta Zunbeltzekin egiten du muga, ekialdean Lezaun eta Deierrirekin, hegoaldean azken horrekin eta mendebaldean Allin, Ameskoabarrena eta Urbasarekin. Iruñeatik 42 kilometrora dago eta Lizarratik 8ra.
Herritik 4 kilometrora Irantzuko Monasterio zistertarra dago, Lizarraldeko bisita guztiz gomendagarria. Leku horretatik abiatuta bidexka politak egin daitezke, bereziki Irantzu Ibaiaren Arroilatik igarotzen dena.
Hurrengo zerbitzuak ditu Abartzuzak:
Herriko igerilekuak udan zehar, frontoi estalia, bankua, osasun etxea, farmazia, okindegiak, janari denda, harategia, likore eta patxaran fabrikak, jatetxeak, gaztandegiak eta material desberdinekin lan egiten duten eskulangileak.

Informazio gehiago: www.abarzuza.es
ALOKAIRUA: Osorik

Plaza erabilgarriak: 10
 

Artea Landa Etxea ( Abartzuza)

JARRI GUREKIN KONTAKTUAN HONAKO ESTEKA HAUETAN KLIKATUZ:

TEL: (0034)  
679404592
HELBIDE ELEKTRONIKOA: 
info@casaartea.com
WEB ORRIA : 
www.casaartea.com
ERRESERBAK: 
www.casaartea.com/es/book

Artea Landa Etxea

Artea Artea1 artea3 Artea4 Artea5

Turismo rural en Navarra · Tierras de Iranzu