Al abrigo de la Sierra Urbasa-Andía

Turismo Rural Navarra · Tierras de Iranzu
Síguenos en Twitter Instagram

Estás en: HASIERA · MAPA ELKARRERAGILEA · JATETXEAK » Aroa Jatetxe Upategia. Zurukuain- Gorozin

Aroa Jatetxe Upategia. Zurukuain- Gorozin

Restaurante. Le Naturel. Bodegas Aroa entre Garnatxas

Le NAturel Jatetxea, AROA BODEGETAN ostalaritza eta enoturismorako sorturiko espazioa da.
 
AROA BODEGAK leku pribilegiatuan kokatuta daude, Apalaz mendiaren hegalean, Zurukuain eta Gorozin herrien artean. Deierri bailararen mendebaldean. Gure zonaldean, ardoaren produkzioaren historia K.o I eta V. urteen artean hasi zen.
Bodega, mahastien erdian, lurperatuta dago eta bere goialdean dagoen begiratoki zabalean, Aroa entre Garnatxas enoturismo eta ostalaritzara bideraturiko espazioa daukagu. 
Kristalez inguraturiko gure egongelatik NAFARROA ERDIA ikus daiteke.
Urbasa eta Andia mendilerroetan eta Done Jakue bidean, Nafarroa eta Errioxaren arteko komunikazio bide modernoetatik gertu baina azken momentura arte bere presentziaz ez ohartzeko bezain urruti.
Naturaren erdigunean kokaturiko espazioa, esperientzia esklusiboak gozatu eta partekatzeko diseinatua.
Mahastiak, mendi ibilbideak, gastronomia, paisaia eta kultura, enoturismo espazio paregabe batean.
 
 
60 jatunentzako ostalaritza zerbitzua eskaintzen dugu, gure lursail eta baratzeetan kontu eta jakituria handiz produzituriko sasoiko produktuetan oinarritua.
Tradizioa eta modernitatea uztartzen dituen sukaldaritza, lehengaien kalitatea, prestaketa tradizionala eta aurkezpen txundigarriarekin batera.
Dastatzeko menua, asteburutako menua eta Karta, gure zonaldeak sasoian eskaintzen dituen produktuak ahaztu gabe.
 
Eskari bidez eta pertsonalki eginiko postreen karta eta gure bodegetan eginiko ardoak.
Bisitarien sorpresan, aurkikuntzan eta gogobetetzean pentsaturik sorturiko instalazio, jarduera eta zerbitzu sorta paregabea daukagu.
Etorri aldi bakoitzean esklusiboa eta ezberdina izango den esperientzia.
 
Menua: 35 €

Aroa Jatetxe Upategia. Zurukuain- Gorozin

Lekua: AROA Bodegak. Apalaz, 13. Zurukuain - Gorozin (La Magdalena Parajea)
TLF: (0034) 948 921 995 / (0034) 655 94 45 74
Mail: aitormarinee02@gmail.com
Web: www.aroawines.com/entregarnatxas-restaurante-bodegas-aroa.html
Facebook:www.facebook.com/aroawines

Imágenes Restaurante Aroa entre Garnatxas

Degustación Mesa comedor Manitas de cerdo Postre Bodegas Aroa

Turismo rural en Navarra · Tierras de Iranzu