Al abrigo de la Sierra Urbasa-Andía

Turismo Rural Navarra · Tierras de Iranzu
Síguenos en Twitter Instagram

Estás en: HASIERA · MAPA ELKARRERAGILEA · HERRIAK » Deierri bailara

Deierri Bailara

Deierri bailara

Urbasa Andiako parke naturalean kokatua.
Deierri bailara 19 kontzejuk osatzen dute: Allotz, Arandigoien, Arizala, Aritzaleta, Azkona, Earin, Eraul, Grozin, Ibiriku, Iruñela, Lakar, Lorka, Murillo, Murugarren, Errezu eta Ugar.

PAISAIA
 
Merindadeko ipar-ekialdean, Deierri bailara dago, Nafarroako bailararik zabalenetarikoa. Iparraldean, Urbasa eta Andiako mendizerrekin egiten du muga, Ekialdean Gesalatz bailara dauka, hegoaldean Lizarra eta mendebaldean aldiz, Allin eta Ameskoabarrenekin egiten du muga. Zabalera handiko gune honetan Andia eta Urbasa mendizerrak eta bere inguruko mendiak zabaltzen dira, hala nola, Legarra, Arrigurena, Bearin de Arriba, Alabe, Altide, Solanas, Zarrabe, Sukiesu, Aldaia, Espinar, Murugarren, Azterigaztea eta Errezu eta Lezengo fazeroak. Hidrografiari dagokionez, hegoaldean Irantzu ibaia eta bere ibai adarrak dauzka eta mendebaldean aldiz, Salado ibaia.

Sierra de Urbasa y Andía

 LANDARETZA ETA FAUNA
 
Bailarako morfologia anitza dela eta, bertako landaretza ere oso anitza da. Hau da bertako landaretzaren banaketa:  Artadia 1269 ha; Pagadia 340 ha; Harizti eta erkameztiak 80 ha.
Bailarako iparraldean Atlantiar eta azpimediterranear basoa agertzen da batik bat (Zunbeltzeko benta, Ibiriku, Aritzaleta iparraldea eta Errezu).
Mediterranear basoan aldiz, Artea da bertako landarerik nabariena, bailarako beste zonalde batzuetan ere ematen delarik.
Laboreak, mahastiak, olibondo, arbendolondo, zainzuriak,… eta beste hainbat sailek kasu askotan artadiak ordezkatu dituztela kontuana izan behar dugu.

TLF: 948 542174
E-MAIL: ayuntamiento@yerri.es
WEB ORRIA: www.yerri.es

Turismo rural en Navarra · Tierras de Iranzu