Al abrigo de la Sierra Urbasa-Andía

Turismo Rural Navarra · Tierras de Iranzu
Síguenos en Twitter Instagram

Estás en: HASIERA · MAPA ELKARRERAGILEA · HERRIAK » Abartzuza

Abartzuza

Iglesia de Abárzuza

Abartzuza, 600 biztanle inguruko herrixka, Deierritik gertu eta Lizarrako merindadean, Nafarroan, kokatzen da. Bertara Lizarra eta Beasain elkartzen dituen N-120 errepidearen bitartez irits daiteke. Iparraldean, Urbasa, Andia eta Zunbeltz-ekin egiten du muga, ekialdean Lezaun eta Deierrirekin eta mendebaldean, Allin, Ameskoabarren eta Urbasarekin.
Iruñeatik 40km-tara dago, A-12 autobideko 34. Irteera hartuz iristen da bertara. 
 
Abartzuzak, iparraldean Urbasa-Andia eta Zunbeltzekin egiten du muga, ekialdean Lezaun herriarekin, hegoaldean aldiz, Deierri bailararekin eta mendebaldean, Allin eta Ameskoabarren eta Urbasarekin. Deierri bailara, Urbasa eta Andia mendilerroen magalean kokatzen da, bere herri txiki, marroi eta zuriak, mahasti eta zainzuriz beteriko lursailen artean nabarmentzen direlarik.
Natura maite dutenek bertako dauden natur parkeak gustuko dituzte, besteak beste, Urbasakoa. Bere egitura karstikoak, aldaera geografiko anitzak sortu ditu, espeleologia eta eskalada gustuko dutenentzat kirol hauek praktikatzeko aukera bikainak sortuz. 1997an Natur Parke izendatu zuten, bere pagadi eta sekulako larreek ingurugiro paregabe bat konfiguratzen dutelarik. gainera, bertan dauden bazka-guneak artzain askoren bizitzan lagungarri izan dira. Zaldi, ardi eta behiek bazkatzen duten ordoki eta soilguneetan paseatzeko eta naturaz gozatzeko aukera bikaina eskaintzen duten antzinako ibilbideak aurkitzen dituzte astebururo milaka pertsonek.
Abartzuzako inguruko mendien erakargarritasuna, eskualdeko puntu guztietatik ikus daitezkeen haitzen edertasunean oinarritzen da, Bere gailurretik, edertasun handiko paisaia ikus daiteke eta egun argietan baita Pirinioak ere.

Monasterio de Irantzu

HISTORIA ETA ONDAREA:

Abartzuzaren sorrera, XI. mendean eman zen, hala ere, 1198an herri hau, Antso Azkarra Nafarroako erregearena zen.
Garai horretan, erregeak Abartzuzako eliza, Iruñeari eman zion eta horren truke, guda garaian Abartzuzako bizilagunak gerrara deitzeko eskubidea irabazi zuelarik..
1453-1461 urteen artean eman ziren guda zibiletan hainbat borrokaren eszenatoki izan zen herri hau.
 
 
1851 urtera arte, administratiboki, Deierri bailararen barnean zegoen baina garai horretan eman ziren erreforma administratibo liberalen ondorioz, independentzia lortu zuen Udaletxe propio bat lortuz. Ordura arte, udalerriko gobernua, herriko biztanleek txandaka egiten zuten baina, banandu ondoren, udalerri bilakatu zen eta berezko arauak izan zituen.
Lizarratik hurbil egotean, Guda Karlistaren garaian, hainbat batailaren eszenatoki izan zen herria, besteak beste, 1874ko Abartzuzako Gerra deiturikoa eman zen.
Hirigune historikoa, kale zuzenekin, lursail erregular baten gainean dago kokatua eta zonalde honetan armarridun etxe ugari, gurutzeak eta plazak agertzen dira. Beraz, herriak ugarienak, XVI. Mendeko eraikinak dira, honek, garaian Abartzuza noble ugariren bizileku izan zela erakusten digularik.
Andra Mariaren Jasokundearen eliz-parrokia, 1522. urtean, gotiko-erremazimendu garaian, Erdi Aroko eraikuntzaren murru zaharrak aprobetxatuz eraiki zen. Santa Barbararen baseliza, 1500 urtean Gotiko estiloan eraikia, estilo honetako zaharrenetarikoa da.
Irantzu monasterioa, nahiz eta zistertar estiloan eraikia izan, badirudi ordena honetako monjeen aurretik bertan, beneditar komunitate bat egon zela. XIX. mendean Abartzuzako herritarrek zaharberritu zuten, Artaxoa eta Arteagako jauregietako ondasunekin. XIII. mendean, errege eta nobleek emandako diruari esker, monasterioak ondasun eta Nafarroako erreinu soan zehar aurkitzen ziren jabetza ugari lortu zituen. XV. mendearen erdialdean, Nafarroako guda zibila zela eta jabetza ugari galdu zituen. 1839. urtean, Mendizabalen desamortizazioaren ondorioz, monjeek monasterioa utzi behar izan zuten eta eraikina estatuaren esku gelditu zen. Mende oso bat hutsik egon ondoren, 1942an Bianako Printzea fundazioak eraikin osoa erreformatzeari ekin zion eta 1945ean Teatino erlijio-ordena bertan ezarri zen.
Bere egitura oso konplexua da eta erdi aroko eraikuntza sistemari erantzuten dio, azpimarragarriena eraikina kokatzeko aukeraturiko ingurua delarik.
 

 
 

TLF: 948 520006
E-MAIL: ayuntamiento@abarzuza.es
WEB ORRIA: www.abarzuza.es

Turismo rural en Navarra · Tierras de Iranzu