Al abrigo de la Sierra Urbasa-Andía

Turismo Rural Navarra · Tierras de Iranzu
Síguenos en Twitter Instagram

Estás en: HASIERA · ESKUALDEA » SARBIDEAK

Sarbideak

Ibarretara zuzenean iristeko modu bakarra Nafarroako Foru Erkidegoko errepide sarea da.
Urbasa-Andiako Ibarrak hiru sarbide ditu errepidez: Lizarra-Logroño (mendebaldea), Sakana-Euskadi (iparraldea) edota Iruñatik (ekialdea), hegoaldetik berriz, Lizarra edo Iruñatik sartu behar da.

  • Autoz:

Iparraldetik, Lizarra eta Donostia batzen dituen bideak (N-120) harana iparraldetik hegoalderaino zeharkatzen du.
Lizarratik, N-120-etik edota A-12-tik, Done Jakue bideko autobia edota Iruñea-Lizarra-Logroño bezala ezaguna.
Iruñeatik, bi aukera daude, A-12-a, Deierrira, Gesalatz Ibarrera eta Abartzuzara irteera zuzena (34. irteera) duelarik, Arizala, Abartzuza, Gesalatz Ibarra, Lezaun eta Jaitzerainoko sarrerarekin. Gure bailarara Etxauriko mendatearen (NA-700) bidez ere irits daiteke, errepide honek bailara osoa ekialdetik mendebaldera igarotzen duelarik.

  • Autobusez:

La Estellesa garraio enpresak geltoki ezberdinak ditu “Irantzuko Lurretako” herri ezberdinetan.
Informazio gehiagorako:La Estellesa 948 550 127 - 948 222 223 - 943 470 115.
www.laestellesa.com

  • Hegazkinez:

Gertueneko aireportua 45 kilometrotara, Iruñean (Noain), kokaturik dago.
Beste gertuko aireportu batzuk, Loiu-koa (Bilbo) 165 km-ra, Hondarribikoa (Donostia) 143 km-ra, Forondakoa (Gasteiz) 98 km-ra, Agoncillokoa (Logroño), 58 km-ra, Zaragozakoa 182 km-ra eta Parayas-ekoa (Santander) 246 km-ra kokatua dira.
 

Turismo rural en Navarra · Tierras de Iranzu