Al abrigo de la Sierra Urbasa-Andía

Turismo Rural Navarra · Tierras de Iranzu
Síguenos en Twitter Instagram

Estás en: HASIERA · ESKUALDEA » ARTEA ETA KULTURA

Zonaldeko ondare artistikoa

Landa turismoa Nafarroan.

Zonaldeak aberastasun artistiko eta historiko izugarria du.
Egin klik izenburuetan leku eta monumentu artistiko eta historiko interesgarrienak ikusteko.

Irantzuko Monasterioa

Monasterio de Iranzu

Bere eraikuntza prozesua 1176. urtean, XII. mendearen bukaeran, hasi zen eta XIV. mende hasierara arte luzatu.
Zistertar estiloko eraikin hau erromanikoaren eta gotikoaren arteko trantsizio garaian kokatu behar dugu.
Barnealdea:
Klaustroa: Eraikuntza etapa ezberdinak. XII, XIII eta XIV. mendeak. Modu honetan, estilo guztiz zistertarretik hasi eta gotiko estiloaren adibide garbiak diren elementuak ikus ditzakegularik.
Garbilekua: Oinplano poligonaldun garbilekua gotiko estilokoa da, nahiz eta 1942an eginiko errestaurazio lanetan ia bere osotasunean berreraiki zen.
Kapitulu gela: XII. mende amaierakoa.Bi koloma zentralen gainean sostengatzen den gurutze ganga batez estalia. Bi leihoren artean kokatzen den erdi puntuko arku bat da sarrerako atea..
Sukaldea:  XII. mendean eraiki zen, espazioaren erdigunean kokatzen den lau arku zorrotzek sostengaturiko tximinia nabarmenduz. Estalki sistema dekoraziodun klabeetan errematatzen diren gurutze gangek osatzen dute eta aldi berean ganga hauek mentsula eta dekorazio geometrikodun kapitelen bidez sostengatzen dira.
Kanpoaldean, kontrahormen bidez indarturiko horma sendoak nabarmentzen dira.
Eliza: Hiru nabekoa gurutzadura eta hiru buruko burualde zuzenarekin. Nabe hauek pilare sendoetan sostengatzen diren arku zorrotzen bidez banatzen dira. Elizaren estalki sistema arku fajoien eta mentsulen gainean sostengatzen diren gurutze gangek osatzen dute.
Eliza osoan dekoratuta ageri diren elementu bakarrak kapitelak eta mentsulak dira, non elementu begetal eta geometrikoak ikus ditzakegun. Barnealdean hainbat leiho ditu, hauetatik sartzen den argia hiru leiho eta arrosetoia dituen presbiterioan zentratzen delarik.
Kanpoaldeko hormak harlanduzkoak dira eta kontrahorma sendoen bidez indartuta ageri dira. Oinaldean, erdi puntuko arku txaranbeldu baten osatzen duen ateburua daukagu.
Sakristia: XVII. mendearen lehenengo erdialdean egina estilo manieristan.
Errefektorioa: Portada gotiko a da egitura orijinaletik kontserbatzen den elementu bakarra, XVII. mendean guztiz eraldatua izan baitzen. Gaur egun ez dago ikusgarri bisitariarentzat.
Biltokia: Oinplano errektangeluarreko espazio hau elizaren garai berean eraikia izan zen. Ez da ikusgarria bisitariarentzat. 
Abade-etxea: Nahiz eta barroko garaian errestauratu zuten, abade etxe originala eta gaur egun kontserbatzen den arku zorrotzeko sarrera XII. mendean eraikia da. Ez da ikusgarria bisitariarentzat.
 

Kontserbazio egoera : Kontserbazio egoera oso egokian dago gaur egun. Kanpoaldean, antzinako erizaindegiaren erdigunean San Adrianen ermita eraberritua ikus dezakegu.
Sarrera : NA-111 (Lizarra-Etxarri Aranatz) errepidearen 8. kilometroan, ezkerretara Irantzuko Monasterioan amaitzen den 4 kilometroko errepide bat daukagu.
Bisitak : Monasterioa libreki edo bisita gidatu bat eginez bisitatu daiteke.
Kontaktua: 948520047/948520012.

Egiarteko Andra Mariaren Eliza

Iglesi de Santa María de Eguiarte

Deierriko Haranean kokatzen den eliza erromaniko hau Lakar eta Allotz herrien artean kokatzen da.
Urbasa-Andia mendilerroaren kareharrizko hormek mendi eta zereal-soroz beteriko paisaia zoragarria enmarkatzen dute.
Eliza hau misterioz, enigmaz eta magiaz beteriko eraikina da. Pista baten bidezko sarrerak eta eliza nagusia inguratzen duten eraikinek, monumentu historiko hau azken momentura arte sekretuan mantentzea ahalbidetzen dute, honela, bisitaria atriora iristean honen edertasunarekin liluraturik gelditzen delarik.  
 
Hain zuzen ere atrioa da lehenengo elementu deigarria. Erdi puntuko arkuek, egurrezko habeek eta koloma errektangeluarrek harlauzaz estaliriko antzinako hilerri bat estaltzen dute.
Eseri eta utzi zure irudimena joaten, entzun aireak dakarzkizun tokiari buruzko sekretuak, txorien eta kanpaien kantarekin nahasten diren bitartean.
Ikusi eraikuntza erromanikoaren eta barrokoan eginiko handitzearen arteko desberdintasunak, edo aurkitu eraikuntza guztian zehar ezkutaturik dauden antzinako sinboloak, hala nola, Tenplarioen gurutzea.  
Erromanikoaren sinpletasuna aberastasun eskultoriko izugarria duten ateburuko kapitelekin nahasten da. Ezkerretik hasi eta lehenengo biak Lizarrako San Miguel eskultoreari atxiki izan zaizkio eta bertan Jesukristoren haurtzaroko hainbat eszena ikus daitezke. Kalitate artistiko izugarria duten obra hauen espresibitateak protogotikora emango den jauziaren aurrekari gisa koka ditzake.
Eskuinekoetan aldiz, ongiaren eta gaizkiaren arteko dualtasuna irudikatzen da munstro itxurako hegaztiei gezi batez apuntatzen dien Zentauro baten errepresentazioaren bidez. 
 

Barroko garaian eliza honek Basilika izendapena izateari zor diogu XVII. mendean barroko estiloari jarraiki barnealdean egin ziren erreformetan gehituriko aberastasun konstruktibo nahiz dekoratiboa. Beraz, erreforma honen ondorioz, barnealdeko egitura primitibotik bi kapitel erromaniko soilik kontserbatu dira. Argiak erregeorde baten urreaz estaliriko erretaulak argiztatzen ditu. Erretaula nagusian eguzkia bezalako elementuen bidez zeruari eginiko erreferentzia azpimarratu behar dugu. Honez gain, Egiarteko Ama Birjinaren irudia ere aipagarria da. Irudi hau Esnearen Ama Birjina bezala ere ezaguna da, haurrari esnea ematen ageri baita.   

Iglesia de Santa María de Eguiarte

Erdia Aroko karakol formako eskailera bihurritu baten dorrerantz garamatza. Egurrezko habeak, harlandua eta lehien bidez enmarkaturiko kanpai handiak eraikinaren landa estiloa edo itxura nabarmentzen dute.
Eraikinaren puntu altuenetik dauden ikuspegiak izugarriak dira. Gozatu ezazu ikuspegiez zure irudimenak Erdi Arora edota Karlismo garaira ihes egiten duen bitartean Lakarreko Bataila bezalako gertakariak gogoratuz. Eta gertakari historiko honen testigu izan nahi baduzu, gogoratu bi urtez behin batailaren ikuskizun bat egiten dutela.

Munarriz etxea (Abartzuza)

Concha-ren museoa edota Concha Jenerala hil zen etxea bezala ezaguna. Etxe pribatua da eta Bianako Printzea fundazioak katalogaturik dauka. Etxejabeek bisita gidatuak egiten dituzte, garaian utzi bezalaxe dirauen, Jenerala hil zen gelara.  Udaran irekita dago, ordutegi zehatzik gabe. Aurrez deitu eta bisita zehaztea komenigarria da: 948 52 00 59. Etxeak balore historiko izugarria dauka, garai karlistako hainbat gertaeren lekuko izan baitzen, hala nola, 1874ean, etxetik metro gutxira, jeneral liberala hil zen bataila, “Muruko Bataila” bezala ezaguna dena, jazo zen.
 
San Sebastianen altu erliebe polikromatua harrian, XVI. mendea.
San Joan Ebanjelistaren taila, erromanista, XVI. mendearen bukaera.
Sortzez garbiaren taila XVIII. mendea.
Barroko garaiko Kristo etzana.

Santa Katalina ermita (Ziritzako etxeak)

Ermita de Santa Catalina

Azkonako lurretan kokatua. Lizarraldeko landa erromanikoaren adibiderik interesgarrienetarikoa dugu. XII. mende amaierakoa, zistertar estiloaren eragina nabaria da. Oinplano errektangeluarra du, hiru tramuko nabe bakarrak eta burualde erdizirkularrak osatua. Tramuak mentsulen gainean sostengatzen diren arku fajoi zorrotzen bidez artikulatzen dira. Sekzio berean garaipen arku bikoitz bat daukagu, adosaturiko kolomadun pilare sendoez sostengaturik, hauen kapitelak erliebez dekoraturik ageri dira. Honako eszena hauek daude irudikaturik: Ebanjelioaren aldekoan Kristo lehoi hegodunen artean eta Espistolaren aldean berriz, zentauro bat arku batekin, dama bat babesten duen zaldun baten aurka borrokan.

Biguria Jauregia (Biguria)

Biguria herrian (Gesalatz Bailara), Estenotz eta Artzoz iparraldean eta 580m-ko altueran kokatua. Iruñeatik 31 km-ra eta Lizarratik 21era dago. Monte Hermosoko Markesaren Jauregia ere deitua, eraikin monumental honen fatxada nagusia harlanduz egina dago eta gainontzeko hormetan landu gabeko harria dauka. XVII. mende erdialdean eraikia da.
 
Bi dorre kubikok enmarkatzen duten fatxadak bi gorputz eta atikoa ditu, zabala eta horinzontala, Herreratarren estiloaren neurritasuna du, bere elementu dekoratiboak baoen marko sinpleetara mugatzen direlarik. Fatxadaren erdialdean, ardatz zentraletik zertxobait desbideratua, dinteldun ate bat dauka pilastra kajeatuekin, zeinek, kapitelen ordez bihurrituriko larruzko kartela eta kasketadun armarriak dituzten. Gainean, balkoi bat dauka, hau ere dinteldua.
 
Etxea Santiagoren Gurutzearen gainean, lehoi buruarekin, larru bihurrituen kartela, elementu begetalak eta bi hegaztiren artean dagoen koroa bat ageri diren armarri batek errematatzen du.
 
 
Kontserbazio egoera: Gaur egun abandonatuta dago. Etxe jabeak hainbat eskaintza izan ditu, baina oraindik ez du saldu. Etxearen egoera okerrera doa, egun, sabaiaren hainbat zati jada erorita daudelarik. 
 
Bisitak : Eraikin oso interesgarria da. Merindadeko arkitektura zibilaren adibiderik esanguratsu eta interesgarrienetariko bat da. Eraikinera sartzea arriskutsua da. 
 
Historia: Jauregi hau Nafarroako nobleziaren eraikinik zaharrenetariko bat da. Bertakoa jauntxoak, Biguriatarrak, izan ziren etxearentzat hainbat pribilegio lortu zituztenak. Modu honetan, 1601. urtean, Biguriako Antsok “exención de cuarteles” deiturikoa lortu zuen. Ondorengo urteetan, jauregia Montermosoko markesen jabetzara pasatu zen, eta hauena zen oraindik 1761. urtean.
 

Ondare historiko eta kulturala

Irantzuko Lurrak bere aberastasun historiko eta arkitektonikoak ezaugarritzen ditu. 
Klikatu izenburuetan zonaldeko ondare historiaren eraikinik nabarmenenak ikusteko

Abartzuza

Abartzuzako ondare artistikoa, hein handi batean eraikin erlijiosoek osatzen dute, baina ondare artistiko eta historiko kontsideraturiko beste hainbat eraikin ere baditu. Honako hauek dira nagusienak:

Jasokundearen Andre Mariaren eliza parrokiala (Gotiko-errenazimendu garaiko) herriaren erdigunean kokatua.
Santa Barbara ermita (gotikoko jatorria) herritik 2km-ra.
Irantzuko Monasterioa: XII. mende amaierakoa. Zistertar estiloan eraikia, eraikina erromanikotik gotikorako trantsizio garaian egin zen. Monasterioak bisita gidatuak eskaintzen ditu.
Kontaktua: 948520012/948520012.
 
Anderaz: Jauregiak (XVI. mendea, estilo manierista) eta elizak (erdi aroko jatorria, birgaitua) osatzen dute multzo arkitektoniko hau.
 
Munarriz etxea: Concha-ren museoa edota Concha Jenerala hil zen etxea bezala ezaguna. Etxe pribatua da eta Bianako Printzea fundazioak katalogaturik dauka. Etxejabeek bisita gidatuak egiten dituzte udaran, garaian utzi bezala dirauen Jenerala hil zen gelara.  Etxeak balore historiko izugarria dauka, garai karlistako hainbat gertaeren lekuko izan baitzen.
 
Armarridun etxeak: Arkitektura zibilaren barnean nabarmendu beharreko XVI eta XVIII. mendeen arteko hainbat armarri kontserbatzen dira.
 

Gesalatz Bailara

Gesalatz bailarako ondare historiko eta kulturalaren barnean Biguria Jauregia, eliza parrokialak, museo pribatu bat eta galtzada erromatarraren arrastoak azpimarratu behar ditugu. Honako hauek dira interes gunerik garrantzitsuenak:

Lehenik eta behin, eta agian monumenturik ezaugarrizkoena bezala, Biguria jauregia, edota Montermosoko Markesaren jauregia, aipatu behar dugu. XVIII. mendeko eraiki zoragarri honen kanpoaldea nahiko egoera onean kontserbatzen da, baina zoritxarrez, barnealdea ia guztiz suntsituta dago
Zonaldeko parrokia eta ermita interesgarrienak honako hauek dira:

Santa Maria Parrokia, Bigurian, XII. Mendeko eraikin erromanikoa. Oso gaizki kontserbatzen da.
Santa Magdalenaren Parrokia, Muzkin, XIII. Mendekoa. Ongi kontserbatzen da.
San Juan eta San Pabloren ermita, Muzkin. Ongi kontserbatzen da.
Muetz-ko Santa Eulaliaren Parrokia (XIII. Mendekoa, ondoren berreraikia)
San Migel eta Sagrarioko Ama Birjinaren ermitak Muetz-en . Egoera onean kontserbatzen da.
Andre Mariaren jaiotzaren Parrokia (XII. Mendea) Garisoainen. Oso egoera onean kontserbatzen da.
Pilareko Ama Birjinaren ermita Garisoainen (XVIII. mendea)
San Romanen parrokia (XVIII. Mendea) Artzoz-eko kontzejuan eta Gurutze Santuaren ermita. Oso egoera onean kontserbatzen da.
San Romanen parrokia Iruxon (XII. Mendea)- Ez da egoera onean kontserbatzen.
Santa Katalinaren eliza Parrokiala (XII. Mendearen bukaera, erromaniko berantiarra) Muniainen.
Gurutze Santuaren eta Santa Luzia ermitak kontzeju berean.
San Pedroren Parrokia (XIII. Mendea, erdi aroko estiloa zistertar estiloaren eraginarekin) Lerateko kontzejuan. Orokorrean egoera onean kontserbatzen da.
San Andresen eliza parrokiala (XIII. Mendea, zistertar estiloa) Izurtzun.
O-ko Andre Mariaren ermita Izurtzun.
Jasokundearen Andre Mariaren ermita parrokiala (XVII. mendea), Santa Luziaren basilika (XVII. mendea), eta San Gregorioren ermita (XVII. mendea).
San Bartolome parrokia (XII. mendea, erromanikoa) Genben. Egoera onean kontserbatzen da.
San Antonioren ermita (XVII. mendea) kontzeju berean.
San Martin Parrokia (XIII. mendea, erdi aroko jatorria zistertar estiloaren eraginarekin) Argiñanon.
San Migelen eta Bideko Ama Birjinaren ermitak (Argiñano).
Santa Katalina Parrokia (XIII. mendea, erdi aroko eragina) Bidaurren. San Juan eta San Pabloren ermitak (XVI. mendea).
San Millanen eliza parrokiala (XIV. mendea, jatorri gotikoa) Iturgoienen.
Bideko Ama Birjinaren ermita (erromanikoa), Trinitate Santuaren ermita (erromanikoa) eta San Adrianen ermita (landakoa) Iturgoienen. Guztiak kontserbazio egoera onean.
 
Bailaran antzinako tradizio eta egunerokotasuneko eta landa lanetako hainbat pieza erakusten dituzten bi museo txiki aurki daitezke. Museo hauek Garisoainen eta Muzkin kokaturik daude.
Bailarako hainbat herritan armarridun eraikinen existentzia eta beren kontserbazio egoera ona azpimarragarria da.
Iturgoienen bi jauregiren arrastoak kontserbatzen dira. Honez gain, herri berean eta Iruxo eta Argiñanora doazen errepideetan, harlanduz eginiko zubien adibide ezin hobeak aurki ditzakegu, guztiak oso egoera onean kontserbatuak. Bidaurreko kontzejuan ere, Gatzaren Ibilbidean, erromaniko garaiko beste bi zubi aurkituko ditugu.
Bailarako ia herri guztietan dauzkagu garbileku publikoak. Gainera, Bailarako galtzada erromatarra oso garrantzitsua da, Ziraukiko galtzadarekin lotuta baitago.
 

Lezaun

Lezaungo ondare Historiko eta artistikoari dagokionez, hau da azpimarragarriena:
 
Armarridun etxeak, bere garaian botere handiko familienak izan zirenak eta oso egoera onean kontserbatuak, hala nola, “Subiza etxea”.
San Pedroren parrokia (XIII. mendea, erromaniko erdi aroko dorre batekin).
Santa Barbararen ermita, oso egoera onean kontserbatzen da.
San Kristobalen ermita (XIII. mendea, erdi aroko jatorria). Oso egoera onean kontserbatua.
Tradizioak dioenez, Lezaungo familia bat, Azpilikuetarrak, Xabierko San Frantziskoren ahaide zuzenak ziren, eta esaten da, Nafarroako patroiak noizean behin herria bisitatzen zuela. Horregatik, “Azpilikueta familiaren Armak” deiturikoek balore handia dute.
 

Jaitz

Honakoa da Jaitzeko ondare Historiko eta Kulturala:
 
San Jeronimoren ermita (XI eta XII. mendeak). Herriaren erdigunetik oinez 40 minutura.
San Migelen Parrokia (XVI. mendea). Goñi familiaren armarria eta ateburuko arkua kontserbatzen dira. Familia hau Goñiko Teodosioren kondairen ondorengoa dela esaten da, hauek Jaitzera lekualdatu baitziren.
San Pedoren ermita (protogotikoa, XII. mendea).
Salbatzailearen ermita (erromanikoa). Hondarrak bakarrik kontserbatzen dira.
Jaitzetik gertu, Salado ibaia gurutzatuz, Erromaniko garaiko zubi bat kontserbatzen da.
Hainbat familiaren armarriak kontserbatzen dituzten etxe multzoa.
Goñiko jauregiaren hondarrak kontserbatzen diren herriaren goiko aldean. 
 

Deierri

Deierri osatzen duten kontzejuetako bakoitzak, bakar egiten dituen ezaugarri eta berezitasun historiko, kultural eta paisajistiko propioak ditu.
 
 
Egiarteko Andra Mariaren Parrokia (erdi aroko jatorria) Allotz eta Lakar artean.
Egiarteko Jaunerria (erdi aroko jatorria) Allotz eta Lakar artean.
Allotzeko Monasterioa
San Migel Ermita (eraikin modernoa) Allotz-en.
San Kosme eta San Damianen Parrokiak (erdi aroko jatorria, gaur egun gotiko-errenazimendu estilokoa) Arandigoienen.
Santa Zeziliaren Parrokia (XVI. mendeko jatorria, gaur egun gotiko-errenazimendu estilokoa) Aritzalan.
San Andresen Parrokia (XVI. mendea gotiko-errenazimendu estiloa) Aritzaletan.
San Migelen ermita (landa estiloko eraikina) Aritzaletan.
XVI. mendeko jauregia, estilo gotikoan egina eta 6 armarrirekin, Aritzaletako plazan.
San Martinen Parrokia (erromaniko berantiar jatorria zistertar estiloaren eraginarekin, eta gotiko-errenazimendu estiloan berrikuntzak egina) Azkonan.
Mendigainako Andre Mariaren basilika (XVIII. mendea) Azkonan.
Santa Katalina ermita (Azkona bukaeran). XIII. mende amaierakoa, zistertar estiloaren eraginarekin, Lizarraldeko erromanikoaren eraikinik ezaugarrizkoenetarikoa da.
Azkona Jauregia. XVII. mendeko eraikina, herriko plazan kokatua.
Sortzez Garbiaren Parrokia (estilo neogotikoa) Bearin-en.
San Estebanen ermita Bearin-en (Erdi Aroko jatorria)
San Martinen Parrokia Grozin-en. (XVII. mendea, Erdi Aroko eraikina)
Santa Magdalenaren ermita (Erdi Aroko jatorria landako erromaniko estiloan egina) Grozin-en.
San Migelen parrokia (XVI eta XVII. mendeak, erromaniko berantiarra) Eraul-en
S. Pedroren ermita Eraul-en.
S. Juan Ebanjelistaren parrokia Ibirikun (jatorriz erromanikoa baina barroko garaian berritua)
San Kristobalen ermita Ibirikun.
S. Juan Ebanjelistaren parrokia (XIII. mendea, protogotikoa) Iruñelan.
Bi garbileku eta harrizko gurutzea Iruñelan.
Santa Engraziaren ermita Lakar-en (erromaniko estiloa).
 
 
Salbatzailearen Parrokia (landa erromanikoa) Lorkan.
San Estebanen parrokia (Erdi Aroko eraikina) Murillon.
Santa Barbararen ermita (landa estiloko eraikina) Murillon.
San Romanen parrokia (XVI. mendea) Murugarrenen.
San Kristolaben ermita (landa estiloko eraikina) Murugarrenen.
Jasokundearen parrokia (gotikoa) Errezun.
San Blasen ermita (landa estiloa) Errezun.
Ramirez de    Ganuzaren Jauregia Errezun.
XVII. Mendeko dorrea Errezun.
Barroko estiloko jauregia Errezun.
San Martinen parrokia ( protogotikoa zistertar estiloaren eraginarekin) Ugar-en.
Oko Ama Birjinaren Ermita (XIX. mendea) Ugar-en.
S. Estebanen parrokia Hiriberrin (eraikinaren zati bat protogotiko estilokoa da eta bestea XVI. mendekoa)
Bideko Ama Birjinaren Ermita Hiriberrin ( Erdi Aroko jatorria eta landa estiloa).
San Kristobalen ermita Hiriberrin (landa estiloa).
Erdi Puntuko arkua armarriarekin Hiriberriko Kale Nagusian.
Hiriberriko parroki-etxea.
San Klementeren parrokia (XVI. Mendea, barroko estiloan berritua) Zabal-en. Mundonoako Andra Mariaren ermita (Erdi Aroko jatorria) Zabalen.
Zabaleko gurutzea (XVI. Mendea).
Ama Birjinaren garbikundearen Parrokia (eraikin orijinala protogotiko estilokoa da eta XVII. mendean berrikuntza batzuk egin ziren) Zurukuainen.
San Bartolome ermita.
 
 
 

Interes lekuak iruditan

Claustro del Monasterio de Iranzu Iglesia del Monasterio de Iranzu Ermita de Santa Catalina Ermita de Santa Catalina Ermita de Santa Catalina Monasterio de Iranzu Iglesia de Murugarren Iglesia de Irunela Ermital San Cristóbal de Villanueva Casa Abacial del Monasterio de Iranzu

Turismo rural en Navarra · Tierras de Iranzu