Al abrigo de la Sierra Urbasa-Andía

Turismo Rural Navarra · Tierras de Iranzu
Síguenos en Twitter Instagram

Estás en: HASIERA · AISIA ETA TURISMOA · XENDAZALETASUN IBILBIDEAK » Galtzada Erromatarraren Sorginkeria

Galtzada Erromatarraren Sorginkeria

Longitud Desnivel Duración Apto Señalización
7,3 km desde Muez 247 m 1h y 45mt BTT y a pie  
  •  Gesalaz Haraneko eremu ederrenetariko bidea, BTT zein oinez egin daitekeena, neurri handiko patrimonio kultural bati elkartua.
  • Ondarezko interes handia duen ibilbide zirkularra, zailtasun baxukoa eta 247 metroko desnibelekoa. Ibilaldia oinez zein BTT-z egin daiteke.7.30 kilometroko luzera dauka (joan eta etorri), Garisoainetik hasi eta bukatzen delarik. Bidea Sroginiturriko latsarri eta iturritik zehar pasatzen da, Girgillanoko Garaira iritsi arte galtzada erromatarretik. 
     
    Bideak galtzada erromatarraren kilometro batetik doa, baina bereziki esanguratsua dena galtzada honen 400 metroko zati bat da, Girgillanoko Garaian kokatzen dena eta oso ondo kontserbatzen dena.
    Ertzetako losak kontserbatzen ditu, bere identifikazioa ahalbidetzen dutenak.
    Galtzada hau Andelos villa erromatarretik ateratzen zen (gaur egungo Mendigorrian), eta bertako biztanleek  gaur eguneko Salinas de Oro edo Jaitz-era joateko erabiltzen zuten, bertan zegoen gatza eskuratzeko.
     
    Sorginiturriko latsarria eta edo iturria, dokumentu historikoen arabera, eremu horretako sorginen elkargunea izan zen. Dokumentu horietan Garisoainen Inkisizioaren prozesuak jasotzen dira, eta horrela zitatzen dute latsarria edo iturria: ``Inork ez du gogoratzen inguruko Sorginak nola heltzen ziren haien bileretara, Sorginiturri iturriaren parean. Bertan elkarturik, sorginak haien ur eta sorginkeriekin edabeak egiten zituzten, ilargiaren argiaren azpian´´.
    Ur horiek herriraino kanalizatuak izan ziren.
    Girgillanoko Garaitik ingurunearen panoramika ederra behatu daiteke, pinudi bat, harizti bat eta berriz Garisoainera bueltatu.
     
    Inguruetan Pilarreko eta San Cristobal baselizak ditugu.
     
     
     
Galtzada Erromatarraren Sorginkeria

Ibilbidearen deskripzio osoa.

  •  Ibilaldia mendira igotzen den bidai zabal batetik hasten da. Berehala bidegurutze bat aurkituko dugu, guk ezkerreko bidea hartuz. Metro gutxira bidea utziarazi egiten gaituen pasoa hartuko dugu, mendian barneratuz. Oso garrantzitsua da seinaleztapenak jarraitzea. Buelta ematen badugu Deierri Haraneko, Gesalaz eta Haraneko, Allotzeko Zingirako eta bertako ekitaldietako ikuspegi ederra izango dugu. Gainera, Lokiz eta Andia mendilerroen ikuspegi handi bat ere izango dugu.
  • Mendia zeharkatuz jarraituko dugu, landaredi aberats eta ugariaren artean, arteak, ezpel, pinuak … Gutxika, zig-zagez beteriko igoera erraz batean mendiko garaiera helduko gara. Hemen Iguste Gailurrera joateko aukera izango dugu, 1000 metroko altuera baino gutxiago duena, baina ikuspegi politak dituena. Hala ere, gure ibilaldia aurkako norabidea jarraitzen du.
  • Berehala herri ugari ikusiko ditugu, Argiñaritz, Girgillano edo Etxarren, besteak beste. Urrunean Sarriako Jaurgoa ikusiko dugu, Arga ibaiaren erriberan.
  • Bertatik ere Sorakoitzeko despopulatua bisitatu ahalko genuke, baserri zaharraren aztarnak aurkituko ditugularik, eliza barne. Herri hau XX. mendeko despopulamenduagatik kaltetua ikusi zen. Landaredi mediterranearra, ohikoa zonalde honetan, bidaiaren zehar presente egongo da. Bidaiaren zati batean birlandatutako Larizio pinudi batetik pasatuko gara, eta beste zati batzuetan laborantza eremuetatik.
  • Gutxika Garisoainetik Girgillanora doan errepideraino helduko gara. Garisoaineko Garaierara ailegatuko gara, eta berriz ere puntu pribilegiatu batean aurkituko gara, izan ere norabide guztietako ikuspegi zabala izango dugu.
  • Galtzada erromatarretik gure bidea jarraituko dugu. Benetako plazer bat da bide honetatik ibiltzea, kontuan hartzen badugu antzinateko arrastoak kontserbatzen dituela.
  • Momentu honetatik aurrera laborantza zelaietatik zehar ibiliko gara, bidea laua edo jaiskorra dela. 
  • Garisoainetik Muzkira doan errepidea zeharkatuko dugu, eta lursailen artean Garisoainera helduko gara, puntu magiko batetik pasaz: Latsarri-iturria, herritik 500 bat metrotara dagoena.
    Turismo rural en Navarra · Tierras de Iranzu à Landa turismoa Nafarroan. Irantzuko Lurrak.

     
     

Turismo rural en Navarra · Tierras de Iranzu