Al abrigo de la Sierra Urbasa-Andía

Turismo Rural Navarra · Tierras de Iranzu
Síguenos en Twitter Instagram

Estás en: HASIERA · AISIA ETA TURISMOA · XENDAZALETASUN IBILBIDEAK » Erbiozeko sakana

El Barranco de Erbioz

Longitud Desnivel Duración
7,40km de Lezaun a Iturgoyen 131mt 1:31mt

Lezauneko eta Gesalaz haraneko inguru politenetarikotik egiten den ibilaldia.

  • Lezaunetik Iturgoienera eta berriz Lezaunera itzultzen den ibilaldi lineala, 131 metroko desnibelarekin. Aurkezten den ibilaldia jadanik Lezaun eta Errezu (Deierriko Harana) elkartzen dituen bidearen saihesbide bat da, PR NA-182 bezala balizatua dagoelarik. Ibilaldi txiki hau Ubagua Ibaiaren Arroila bezala ezagutzen da bidea eta Iturgoien herriarekin  (Gesalazeko Harana) komunikatua dago. Aukera ugari ematen ditu bidaiarientzat, zailtasun gutxiko bidea baita. Lezaunetik zein Iturgoienetik hasi daiteke ibilaldia egiten, seinaleztapenak bi norabideko bidaia baimentzen duelako. Ibilbidea lineala da, eta osotara 7,40 kilometroko luzera dauka (joan eta etorri).
    Lezaunetik hasi ezkero, ibilbidea Ubagua Ibaiaren Arroila zeharkatzen du. Lezaun herritik ibilbidea hasten den punturaino zati txiki bat dago, balizatua dagoena ere, ibiltariei bidea erraztuz. 
    Bidexka honetatik hasten da Iturgoienera igotzen den ibilbidea, balkoi natural batera helduz eta bertako paisaiaren bista panoramiko batez disfrutatuz. Bertatik Ubagua Ibaiaren Arroila osoa ikusten da, berezko interesa duena bere edertasunagatik. Iraganean bide hau Lezaun eta Iturgoien herriak komunikatzeko balio zuen, bertatik biztanleak zein abereak pasatzen zirelarik. Gaur egun, ordea, ez da helburu horrekin erabiltzen, errepide sareagatik eta landa eremuetako zein erabilera tradizionalen abandonatzeagatik.
    Landarediari dagokionez, batez ere arteak, ezpelak eta haritzak ditugu. Landareak harkaitz eta harritzekin nahasten da. Ibilbide hau interes ornitologiko esanguratsua dauka, Ubagua Ibaiaren Arroilako eta Erbioz sakaneko ikuspegi ederrekin. Gainera, bidean zehar ehun urtetik gorako arteak ditu . Klimari begira, trantsizio atlantiko mediterraneokoa dugu, aipatutako landarediaren agerpena ahalbidetzen duena. Faunan zentratuz, azeriak, basurdeak, katajinetak eta espezie harrapariak ditugu, putre arrea nabarmentzen delarik. 
     
     
Mapa recorrido. Cañón de Erbioz

Ibilbidearen deskripzio osoa

Lezaun eta Errezu (Deierriko Harana) elkarlotzen dituen bidearen saihesbidea, PR NA 182 (Ubagua Ibaiaren Arroila) bezala balizatua dagoena.
Ibilbidearen hasiera Lezaunetik zein Iturgoienetik egin daiteke, seinaleztapenak norabide bikoitza ahalbidetzen duelako. Bidai lineala, 7,40 kilometroko luzerarekin (joan eta etorri). Lezauneko panelaren kokalekua hasiera puntua hartu ezkero (elizatik pixka bat beherago), bidea kale horretatik jaisten da burdinazko ate berde bat arte, Ubagua Ibaiaren Arroilerako sarbidea ematen duena. 
Bideak ate hori zeharkatzen du eta haizpitartearen fondotik igarotzen da, balizatua dagoen bidearekin zati txiki bat partekatuz (Lezaunetik bidexkaren hasiera arte). Uraska bat eskuinaldean utzi eta bidetik zuzen jarraitu elkargune batean dagoen gezi hirukoitz bat arte. Hemen ezkerrera jotzen duen bidexka hartu, Errezu, Lezaun eta Iturgoien bida hartuz.
Bertatik Iturgoienera doan norabidea jarraituko dugu, hau da, ezkerrera doan bidea jarraituko dugu, balkoi natural batera helduko garelarik. Honetan ikuspegi panoramiko bat izango dugu, Arroilaren ikuspegi oso bat ere, bidea utzi gabe, eremu harritsu batetik, arte eta haritzen artean.
Bidegurutzerik hartu gabe zuzen jarraitu harrizko horma batera iritsi arte, jabetza pribatu bat markatzen duena, eta aurrerago dagoen burdinazko ate bat arte. Bideak hau zeharkatzen du, laborantza zelaietatik jarraituz Iturgoien herriraino iritsi arte. Hemen panel bat ikusiko dugu, bide honen hasiera puntua markatzen duena, baina Iturgoienetik hasita.   

Turismo rural en Navarra · Tierras de Iranzu