Al abrigo de la Sierra Urbasa-Andía

Turismo Rural Navarra · Tierras de Iranzu
Síguenos en Twitter Instagram

Estás en: HASIERA · AISIA ETA TURISMOA » NAFARROAKO BELA ESKOLA

NAFARROAKO BELA ESKOLA

NAFARROAKO BELA ESKOLA

Nafarroako Bela Eskola eta Federazioa Leraten

Nafarroako Bela Federazioak  gaur egun federatu ugari ditu eta urtean zehar hainbat ekintza antolatzen ditu, estropadetatik hasi eta Ikastetxeetarako Bela Kanpainaren kudeaketara arte. 
 
Nafarroako Bela Eskolaren eskutik honako ur-kirol hauek eskaintzen dira Allotz-eko urtegian: 
 

  • Belaontzian ibilaldiak.
  • Paddel Sup
  • Wind Surf
  • Piraguismoa
  • Hidropedales
Federación y Escuela navarra de vela


Federazioaren juntak Bela 30 urte baino gehiagoko tradiziodun errealitate bat bihurtu dadin egiten du lan. Hastapenetan jarduerak Esako Urtegian egiten bazituzten ere, gaur egun Federazioa Alllotzeko Urtegian eta Moreako Urmalelean (Beriain) aritzen da.
 
Aurten erronka handia izan dugu Espainiako Laser Klaseko Barnealdeko Uretako Kopa antolatzen edota baita 2006an, Vaurien Klaseko Espainiako txapelketa antolatzen ere. Jarduera hauen antolaketan argi ikusten da gure federazioak oinarrietan nahiz txapelketako maila altuenetan lan egiteko erakusten duen gogoa eta ardura. Ikastetxeetarako Bela Kanpaina kirol hau promozionatzeko egiten den jarduerarik esanguratsu eta garrantzitsuenetarikoa da.
 
Allotzeko Urtegia izango da jarduera  honen kokagunea, urte osoan zehar 1500 parte-hartzaile baino gehiago gerturatuko direlarik bertara. Belaren Eguna, Nafarroako Optimist, Laser, gurutzaontzi eta Windsurf txapelketak, Nafarroako Kirol Jokoen Estropadak eta Aritzaleku Kanpineko Triatloiarekin elkarlana dira urtean zehar antolatzen ditugun eta gure komunitateko bela afizionatu ugari biltzen dituzten jardueretako batzuk.
 
Azpimarratu beharrekoa da ingurua eta instalazioak zaintzeko eta beste hainbat lanetarako Federazioak bestelako instituzioekin duen harreman estua ere, hala nola, Udaletxeak, Nafarroako Gobernua, etab. Elkarlan honen adibide garbia izan zen Allotzeko Urtegiko Ur-Kirol Eremuaren sorrera 2006. urtean.
 
 
Allotzeko Urtegian Zebra mejilloiaren arazoarentzat desinfekzio planta berri bat sortu da baita bere erabilerarako CHE protokoloa ere. 
 

Nafarroako Bela Eskola

Nafarroako Bela eskola 1982. urtean sortu zen eta orduz geroztik lanean dirau, hala nola, haurrentzako zein helduentzako bela eta windsurf ikastaroak antolatzen.

Escuela navarra de vela en Lerate

Bere sorreraren lehenengo fasean, eskolak Esako Urtegian egiten zituen bere jarduerak, baina 1998. urtetik aurrera Allotz-eko Urtegira eta Aritzalekuko Kanpinera lekualdatu ziren. Betidanik, jarduerak antolatzerako orduan, elkarlan eta kontaktu zuzena izan dute Nafarroako Bela Federazioarekin eta urteroko Ikastetxeetarako Bela Kanpainaz ere Eskola hau arduratzen da. 
 
 
Aisialdia eta bela uztartuz eraturiko eskaintzaren barnean “Bautismos de Navegación” (Nabigazio Bataioak) deiturikoak ere aurki ditzakezu. Honek Allotzeko urtegian barrena belaontzian ibilbide bat egitean datza, modu honetan, edozein erabiltzaileri urtegiaren txoko ezberdinak eta aldi berean belaontzi baten funtzionamendua ezagutzeko aukera emanez. Urte hauetan zehar, Nafarroako Bela Eskolak, ilusioz, ikasle bakoitzaren ezaugarri indibidualei egokituriko klaseak ematen saiatu gara, gure helburu nagusia ikasleak, bela kirolarekin eta inguru zoragarri batekin gozatzea izan delarik, betiere, irakasle adituekin eta hastapenetatik hobekuntzarako garapenean oinarrituriko ikasketa prozesu batekin.
 
Kontaktua: Susana Gonzalez Diez.
Telefonoa: 689701495
E-mail: info@escuelanavarradevela.com
www.escuelanavarradevela.com

Turismo rural en Navarra · Tierras de Iranzu