Al abrigo de la Sierra Urbasa-Andía

Turismo Rural Navarra · Tierras de Iranzu
Síguenos en Twitter Instagram

Estás en: HASIERA · AISIA ETA TURISMOA · JAIALDIAK ETA EGITARAUAK » Lakarreko bataila

Lakarreko bataila

Lakarreko bataila

Deierri bailaran, 2004. Urtetik batailaren ospakizuna egiten da hainbat ekitaldi antolatuz, horien artean, bataila eman zen tokietara bisita gidatuak.
 
Baina 2007ko ekainaren 10ean lehenengo aldiz bataila birsortu zen, muntaiak xehetasun guztiak mantenduko zituela bermatu zuten bizilagunen laguntzarekin eginiko errepresentazio zoragarri baten bidez. Kilkarrak antzerki taldea muntaiaren koordinazio eta produkzioaz arduratu zen, Jose Mª Tudurik eginiko gidoia, Tuduri berak eta Pedro Echávarrik zuzendu zutelarik.

Batailaren historia

Lakarreko bataila

1875eko otsailaren 3an, Lakarren, Karlisten armadak Iparraldeko armada liberala erasotu zuen, hau, Karlisten garaipenarekin bukatu zelarik. Bataila, Lakar herrian eman zen eta 1000 soldadu baino gehiago hil ziren, karlistak zein liberalak.
Bataila, Allotzeko kontzejuan sortu zen, bertan, karlistak armada liberala erasotu zuen, hauek, musikaz lagunduta herriko plazan bazkaltzen ari ziren bitartean. Ustekabeko erasoa izaki, karlistek irabazi zuten. Liberalek Lorkara ihes egin zuten, bertan Eskintza mendiko San Kristobal baselizan, zegoen agintea eta aurreko gauean, Alfontso XII erregeak ere han egin zuen lo.
Bigarren guda karlistan jazotako gertakizun garrantzitsua izan zen bataila hau, XIX. mendeko azken borrokaldi zibilean gertatutako Iparraldeko armada liberalaren porrotik nabariena izan zela esan dezakegularik,.

Batailaren garapena

Lakarreko bataila

1875. urtearen amaiera da, armada Karlistaren porrotarekin eta beren errege zen Carlos VII.ren Frantziarako ihesarekin amaituko zen urtea.
Hilabete lehenago, 1874ko abenduaren 29an, Alfontso XII.a, 17 urte zituena, errege izendatu zuten Sagunton. Madrileko Ministro Kontseiluak izendatu berri zen erregeari iparraldera joateko eskatzen zion, gatazkaren bihotzean bertan, oraindik ere indartsu zegoen armada karlistaren erresistentziaren aurkako ofentsiba baten buru izan zedin.
Urtarrilaren 23an, Alfontso XII.ak 50.000 gizoneko armada ikuskatu zuen Peraltan, hauek, Primo de Rivera, Moriones eta Despujol jeneralen agindupean zeuden eta beren helburua Iruñeako blokeoarekin amaitu eta Lizarra, Don Karlosen armadarentzat interes handiko lekua, hartzea ziren. Karlistek 14.000 gizoneko armada eta armamentu oso murritza zuten, beraz, liberalen presioa zela eta beren gotorlekuak utzi behar izan zituzten, baita Iruñeako blokeoa ere eta Lizarrarantz abiatu ziren, herri hau Kantabriako II.en batailoiak defendatzen baitzuen.
Gares inguruan Mendiry jenerala Karlos VII.arekin elkartu zen eta armada liberalaren estrategia ezagun zutelarik Lakarren kolpe handi bat ematea erabaki zuten. Lakar otsailaren 2an hartu zuten Fajardo jeneralaren agindupean zeuden indar liberalek, bertan, herriaren defentsarako bi erregimentu utziz, Balentziako eta Asturiaskoa.
 
Alfontso XII.ak gaua pasatu zuen San Kristobal ermitatik bere armadaren mugimenduak zaintzen zituen.
Hilaren 3an, goizean, karlistak posizioak hartzen hasi ziren, batetik Egiarteko baserrian eta bestetik Murilloko ermitan, azken honetan liberalek ez baitzuten defentsarik antolatu. Arratsaldeko lauretan, armada liberaleko soldaduak, etsaiak inguruan zituztela jakin gabe, herriko plazan Balentziako erregimentuaren musika entzunez jaten jarraitzen zuten. Guztia oso azkar gertatu zen. Mendiryk erasoa agindu zuen eta Perula, Villanueva eta Iturralde jeneralak, Egiartetik abiatuta, herrira gerturatu ziren liberalak ustekabean harrapatuz, eta hauek ez zuten erantzuteko ahalmenik izan.
 
Lakar hegoaldean kokaturik zegoen erregimentua ia erresistentziarik erakutsi gabe erretiratu zen eta Asturiaseko erregimentua, Allotz-eko posizioetatik gertuago, soldadu karlistaz inguraturik aurkitu zelarik inguruko etxeetan babes bilatzen saiatu zen ezertarako balio izan ez zuen defentsa saiakera bat eginez.
Bere aldetik, Argonz jeneral karlistak Lorkarantz ihes egin zuten soldadu liberalei bidea itxi zien Murillon. Valde-espinaren eta Bardiko Kondearen zalduneriak erasoa biribildu zuten, The Ilustrated London News egunkariko kazetari ingelesak bere kroniko zioen gisan, Lakarreko kaleak eta inguruko lursailak hilotzez beterik utziz. Alfontso XII. berak ere Oteizarantz ihes egin zuen.
 
Karlisten eta liberalen artean ia mila soldadu hil ziren balore estrategikorikez zuen herrixka honetan eman zen batailan, hala ere, Alfontso XII.a bertan atzeman izan balute, agian XIX. mendeko historiak bestelako bilakaera bat izango zukeen.
 

Turismo rural en Navarra · Tierras de Iranzu