Al abrigo de la Sierra Urbasa-Andía

Turismo Rural Navarra · Tierras de Iranzu
Síguenos en Twitter Instagram

Estás en: HASIERA · AISIA ETA TURISMOA · BISITA GIDATUAK. ECOEXPERIENCIAS 2018 » Bisita gidatuak Tandem Bodegara

Bisita gidatuak Tandem Bodegara

Exterior de Bodegas Tandem

Tandem bodegak eraikinaren arkitektura, ardoa eta Done Jakue bidea protagonista dituen bisita gidatu bat eskaintzen ditu. Bisita honela egituratzen da:
 

  • Lekua: Tandem Bodega, 34. irteera, Lorkako norabidean.
  • Iraupena: 2 ordu
  • Prezioa: 8 € , haurrak dohainik
  • Bisitaren datak: Urteko egun guztietan egiten da bisita, igande eta jaiegunetan izan ezik.
  • Ordua: larunbatetan 11:00etan eta gainerako egunetan 12:00etan.
  • Harrera bodegan

Bodegara eta mahastietara bisita.
Ardoaren elaborazio prozesuaren azalpena.
3 ardoren dastatzea azalpenarekin eta hamaiketakoa: Ars nova, Ars mácula; Ars in vitro
 

Sala de elaboración - Bodegas Tandem

Iparralderantz orientatua, bodega hormigoiz eraikia dago, modu naturalean, ardoaren elaborazio eta ontze prozesurako tenperaturarik egokiena lortu ahal izateko.
 
Nabarmentzekoa da eraikinaren aurrealdean kokaturiko argi-zuloa. Hau, gauetan argiztatu egiten da, Done Jakue bideko antzinako eliza eta ermitek erromesak erakartzeko beren dorreak argiztatzeko zuten ohitura gogoratuz.
 
Elaborazioa bi nibeletan egiten da: Goiko nibelean mahatsa altzairu herdoilgaitzeko deposituetan irakiten da.

Sarbidea: Tandem-era Iruñea-Logroño autobideko 34. Irteera hartuz iristen da.
Kontaktua: Alicia Eyaralar Riera
Mugikorra: 667363646
Telefono finkoa: 948536031
Mail: alicia@tandem.es - bodega@tandem.es
Web:
www.tandem.es

ver mapa

Turismo rural en Navarra · Tierras de Iranzu