Al abrigo de la Sierra Urbasa-Andía

Turismo Rural Navarra · Tierras de Iranzu
Síguenos en Twitter Instagram

Estás en: HASIERA · AISIA ETA TURISMOA · BISITA GIDATUAK. ECOEXPERIENCIAS 2018 » Bisita Gidatua Girones Gatzagetara

Bisita Gidatua Girones Gatzagetara

Visita guiada a Salineras Gironés

Bisita ezazu iturburuko urarekin gatza produzitzen duten bakarretakoa den gatzaga hau.
Gatzaga hauek oso antzinakoak dira, hauen lehen aipamena ageri den dokumentu idatzia 1492. urtekoa da, baina uste da bere jatorria zaharragoa izan daitekeela.
Gure gatzaga, gatza iturburuko urarekin eta artisau eran produzitzeagatik da ezaguna. Prozesua burutzeko, deposituetan pilatzen den eta ondoren igerileku txiki antzeko batzuetan zabaltzen den gatz-hobietako ura erabiltzen da. Eguzkiak eta haizeak uraren lurrunketa prozesua burutzen dute, gatza igerilekuaren lurzoruan pilatuz.
 
Bilketa eskuz egiten da, modu honetan, produktu preziatu eta natural hau lortzen dugularik.
 
 
Gatz honek iodoa, burdina, potasioa eta magnesioa ditu.
 
Bere erabilera gomendagarria da anemia edota golo (bocio) arazoak dituztenentzat.
 
 
Bisitaren egitura:
 
Harrera gatzagan
Gatzaren historia eta beste gatzekiko dituen ezberdintasunen azalpena. Gatzaren erauzketa prozesuaren azalpena.
Hartu parte mila urtetik gora dituen ofizio honetan iturburuko ura jasoz. Gatz ezberdinen dastatzea.
Iraupena : Ordu 1 eta 30 min.
Ordutegia: Erreserbarekin

Visita guiada a las Salineras Gironés

 Lekua: Jaitz
Prezioa: 5€ helduak eta 3€ haurrak
Telefonoa: 948357139/ 62840712 
Mail: josu@salinasgirones.com
web: www.salinasgirones.com  

Turismo rural en Navarra · Tierras de Iranzu